5. Maila

Egilea: Inma
Egilea: Igtorres EGUZKI  SISTEMA

 

 




SARRERA

Lurra, gure planeta, Eguzki sistemako planeta bat da.Gure planeta, Eguzkiarekin eta beste zazpi planetarekin batera, Eguzki sisteman dago. Ikasiko dugu gainera nolako itxura duen Lurrak , egiten dituen mugimenduak, mugimendu horiek duten  eragina‚Ķ



GALDERAK

  Zeintzuk dira Eguzki-sisteman dauden planetak?

  Nondik datoz Merkurio, Artizar, Marte eta Jupiter planeten izenak?

  Eguneko zer unetan ikusten da Merkurio?

  Gauez zerura begiratzerakoan, zer ikusten dugu?

Deskribatu: Galaxia, izar, satelite, asteroide eta kometa.


Zergatik ipini zaion Esne Bidea izena geu gauden galaxiari?

Nondik dator Eguzkiak ematen duen energia? .

Zer bi energia heltzen dira gure planetara Eguzkitik?

Deskribatu kometen osaera.


Zer bira-mugimendu ditu Lurrak eta horren ondorioz, zer sortzen   da? .

Zer izen dute planetako geruzarik hotzenak eta beroenak?.

Zergatik ikusten diogu alde berbera Ilargiari, bakoitzean fase batean bada ere?

Zer alde dago Lurraren eta Ilargiaren diametroen artean?. Lurraren diametroa, Ilargiarena baino zenbat bider handiagoa da?.

Zer dira itsasgora eta itsabehera?

Saiatu deskribatzen Eguzkiko eta Ilargiko eklipseak.


 

ERREKURTSOAK







                                                                                                                                              



 
GALDERA
NAGUSIA

Demagun espaziotik Lurrera iristen zaretela, eta Lurrean barrena egiten duzuela espazio-ontzaren bitartez planetaren erdiguneraino. Zer geruza zeharkatuko zenituztekeen harik eta berriz ere espaziora irten arte?







EBALUAZIOA

Kontuan hartuko dena:

 1. Taldeko guztiak klasean lan egitea eta lan giro ona izatea.

 2. Oinarrizko eta beharrezko informazioa agertzea.

 3. Informazio iturri bat baino gehiago erabiltzea eta beraien  artean loturak egitea.

 4. Gaian agertzen diren termino batzuk barneratzea.

 5. Taldearen sormena eta originaltasuna baloratuko da.

 6. Egindako esfortzua baloratuko da. 

 

Talde bakoitzak, Pawer Point-en  aurkezpen bat egingo du. Gero, bakoitzak Word dokumento bat egin behar du eta, nork bere gelako karpetan gordeko du.  

 

Aste bateko lana izango da, eta datorrena, besteen aurrean, kainoarekin, aurkeztuko da.

Aurkezpena egin ondoren talde bakoitzak bere lanaz gain beste taldeen lana ebaluatuko du.


GOGORA EZAZUE:

 

TALDEKO LANA : Guztiok parte hartu behar duzue.

 

LAN PERTSONALA: Nork  emandako lana garaiz eta ondo egin behar du  besteen lana  ez atzeratzeko.

 

EGIN BEHAR DEN LANAREN AURKEZPENA: Nola erabili duzuen herramintak (PawerPoint eta Word dokumentua) garrantzitsua izango da eta baloratuko da.

 

INTERNET-eko BALIABIDEAK: Emandako baliabidetaz baliatuko zarete lana aurrera eramateko.

 

AHOZKOA: Kontuan hartuko dugu hizkuntza, nola erabilitzen duzuen aurkezpena egitean.

 

Eutsi goiari!





 

                                                                                                                                                                                         
E-posta:
igtorresalkartu@gmail.com