Egilea:  Igtorres

6. maila

Osasuntsu hazi

Zure elikadura zure bizitza da, zain ezazu!         

Ondo elikatzen bazara indartsu eta osasuntsu haziko zara.

 
                                                                        

 
 SARRERA

Azken hamarraldi hauetan, gero eta nabarmenago eta ziurrago adierazi izan dira elikaduraren eta osasunaren arteko harreman ugariak . Honek, hainbat eremutatik ( familia, eskola  eta gizartea), osasuna sustatzera daramatza ELIKADURA.

 
Neska-mutilek bizitzako lehen urteetan jasotako elikadura faktore garrantzitsua da, eta eragin handia du bai hazkundean eta bai osasun-egoeran ere, eta ez hazten ari diren adinean bakarrik, baita helduaroan eta agian zahartzaroan ere.



 
 GALDERAK
Tradiziozko elikadura-ereduaren ordez, egun, elikagaietan gatz gehiago eta azukre gehiago dituzten dietak nagusitu dira, eta horrekin batera, fruta, barazki, zereal eta lekadunen kontsumoa murriztu egin da.
Aldaketa txar hauek, ze ondorioak dakartzagu?
 
 
 Gosari orekatua, kaloriak egun osoan zehar harmonian banatzeko lagungarria dugu... Nola egingo zenuketeen banaketa?
 
 
 Egunean zehar hartzen diren kalorien %20tik %25era gosarian hartu behar dira. Goizeko janari hori orekatua izango bada,  elikagai-multzoak hartu behar ditugu.... Zeintzuk?
 
 
 Erabaki ezazu nola elikatuko zaren, ez da nahikoa atsegin duzuna bakarrik jatea. Piramidearen oinarrian dauden elikagaiek begiratuta...Egin ezazu astero osasungarriak eta  komenigarriak diren elikagaiak.

 
 Elikagaiak hainbat jatordutan banatuz gero hobe elikatuta egongo zara, digestioa hobetu eta gosea saihestuko duzu. Bila ezazue zenbat jatorduak gomendatzen dizkiguten adituek.
 
 
 Zer garrantzia ematen diozue janariari? Zer nahiago duzue hanburgesa edo laranja? Baina zein den osasuntsuagoa.
Badakigu osasuna eta jaten duguna oso lotuta daudela.

Esan pandemia zer den eta  gaixotasunari aurre egitea zer den. Idatzi gaixotasun ez-infekzioak ez hartzeko lau aholku.




 
ERREKURTSOAK
 
 
 
 
 

 Haurtxoak (0-3 urte)

 

 Haurrak (4-12 urte)

 

 Elikatu OK!

   

 
 
  
 


 
GALDERA
NAGUSIA
“Gu gara jaten duguna” , Hipokratesek, mediku greziarrak, esan zuen. Batzuek fruta nahiago dute, beste batzuek hanburgesak. Batzuk espaghettiz betetzen dira, beste batzuek , ordea, okela edo patata frijituak nahiago dituzte. Gutariko bakoitzak nahiago duen dieta jarraitzen du, beste batzuk baino orekatuagoak.
 
Azkenean, talde bakoitzak besteen aurrean dieta mota bat, (prestatu ostean),defendatuko du mahai inguru batean argudioak erabiltzen. 
 


 
 
EBALUAZIOA
Kontuan hartuko dena:
 
 1. Taldeko guztiak klasean lan egitea eta lan giro ona izatea.
 
 2. Oinarrizko eta beharrezko informazioa agertzea.
 
 3. Informazio iturri bat baino gehiago erabiltzea eta beraien  artean loturak egitea.
 
 4. Gaian agertzen diren termino batzuk barneratzea.
 
 5. Taldearen sormena eta originaltasuna baloratuko da.
 

 6. Egindako esfortzua baloratuko da. 

 

Talde bakoitzak, Pawer Point-en  aurkezpen bat egingo du. Gero, bakoitzak Word dokumento bat egin behar du eta, nork bere gelako karpetan gordeko du.  

 

Aste bateko lana izango da, eta datorrena, besteen aurrean, aurkeztuko da. (Gogora ezazue arbel digitalatik ezin dela irakurri)

Aurkezpena egin ondoren talde bakoitzak bere lanaz gain beste taldeen lana ebaluatuko du.


GOGORA EZAZUE: 
 

TALDEKO LANA : Guztiok parte hartu behar duzue.

 

LAN PERTSONALA: Nork  emandako lana garaiz eta ondo egin behar du  besteen lana  ez atzeratzeko.

 

EGIN BEHAR DEN LANAREN AURKEZPENA: Nola erabili duzuen herramintak (PowerPoint eta Word dokumentua) garrantzitsua izango da eta baloratuko da.

 

INTERNET-eko BALIABIDEAK: Emandako baliabidetaz baliatuko zarete lana aurrera eramateko.

 

AHOZKOA: Kontuan hartuko dugu hizkuntza, nola erabilitzen duzuen aurkezpena egitean.

 

Eutsi goiari!


E-posta: igtorres36@gmail.com