ERLEAK

 

 

 

Nolakoak dira?

 

Erleak intsektu mota bat dira, sei hanka, burua, toraxa eta bi hegoz osatuta daude eta zentimetro bat neurtzen dute.

 

 

 

Bizilekua

 

Erleak erlauntzen barruan bizi dira.              

 

Erlauntzek bi pisu dituzte, pisu bakoitza kutxa bat dirudi, bertan abaraskak dituzte.

 

Etxetxo hauek erlazainek egiten dituzte.

 

Erlauntza barruan erleak estu-estu daude eta ia beti daude mugimenduan.

 

 

 

Elikadura

 

Erleak eztiz eta polenez elikatzen dira, udaberrian elikagaiak hartzen dituzte eta pilatu egiten dituzte neguan janaria izateko. Eztiak karbono dioxidoa ematen die eta polenak, berriz, proteinak.

 

 

Ugalketa

 

Erleak obiparoak dira arrautzetatik jaiotzen direlako. Erlamandoak erregina ugaltzen du eta egun batzuk ondoren, arrautzak erruten ditu erreginak. Orduan erreginak erlamando hori hil egiten du.

 

Larbak arrautzetatik ateratzen diren erlekumeak dira, zizare itxura dute eta abarasketan gordetzen dituzte, hiru egunetan elikatzen dituzte eta gero argizariz estaltzen dituzte. Han egoten dira hogeita bat egunetan, jaio arte.

 

 

 

 

 

 

Zer ekoizten dute?

 

Erleek argizaria, polena, eztia eta erregin jalea ematen dizkigute.

 

 

 

Erleen sozietatea

 

Erlauntza guztietan honako erle mota daude: erregina, erlamandoak eta langileak.

 

Erregina: gorputz luzea du eta ez dauka eztenik. Emea da. Bere eginbeharra arrautzak errutea da, erlauntzako handiena da, eta erlauntz bakoitzean bat bakarrik dago.

 

Erlamandoak: ez dauka eztenik. Bere eginbeharra erregina ernaltzea da. Bere tamaina handia da eta erlauntzan gutxi gorabehera 20.000 daude.

 

Langileak: hauek eztena daukate. Haien eginbeharrak erlauntza zaintzea, eztia eta polena hartzea, eta umeak (larbak) zaintzea dira. Erlamandoak baino txikiagoak dira eta milaka daude erlauntzan.

 

 

 

Erlazainak

 

Erleen zaintzaileak dira.

 

Bere helburua eztia lortzea da eta bere lana erlauntza zaintzea da ahalik eta ezti gehien lortzeko.Hauek dira erlazainak erabiltzen dituen babes neurriak: katiuska pare bat, bi praka, plastikozko kamiseta, aurpegia babesteko saredun kapela eta bi eskularru.

 

Hurbildu aurretik, kea bota behar die uxatzeko. Horrela, erleek sua dagoela pentsatuko dute eta erlauntza barrura joango dira eztia babestera. Erlazainak, bitartean, eztia hartuko du, ez osoa, bakarrik goiko zatia, erleei ezti zerbait utzi behar zaielako.

 

 

 

Egilea: Asier Alonso Terceño